viernes, 22 de abril de 2016

AMA LURRAREN EGUNA

Kaixo guztioi:

Egun berezia dugu gaur, izaki bizidun guztion amaren eguna da, Ama Lurraren eguna hain zuzen.

ZORIONAK AMA LURRA!!

Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko. Proposatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen, egun hori proposatu baitzuen superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren.

Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.

Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnellpazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.

Hemen jartzen dizuegu Macaco abeslariaren bideo bat. Orain dela 10 urte idatzi zuen baina agerian dago gauza asko ez direla aldatu...




Gauza handirik ezin dugu egin baina gure esku dagoen guztia egin dezagun ama lurra zaindu eta babesteko!!

Animatu zaitezte eta utzi iruzkinetan Ama Lurra zaintzeko bururatzen zaizkizuen ideiak!!



1 comentario:

  1. Kaixo ni Mikel Monge naiz.
    Nire ustez, ama Lurraren eguna mundu guztiontzako egun berezia eta importantea izango zen ama Lurra beti ahal duen guztia soportatzen digu eta laguntzen digu.
    Agur 👋
    ¡AUPA AMA LURRA!.

    ResponderEliminar